<br />
<b>Deprecated</b>:  Using ${var} in strings is deprecated, use {$var} instead in <b>/var/www/vhosts/arizmendiarrietafundazioa.org/dev.arizmendiarrietafundazioa.org/wp-content/plugins/post-thumbnail-editor/post-thumbnail-editor.php</b> on line <b>361</b><br />
{"id":194,"date":"2017-05-22T19:09:04","date_gmt":"2017-05-22T17:09:04","guid":{"rendered":"http:\/\/arizmendiarrietafundazioa.org\/?p=194"},"modified":"2023-02-02T12:25:08","modified_gmt":"2023-02-02T11:25:08","slug":"gizarte-eraldaketa-eta-kooperatibak-andoni-mujika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/artikuluak-berriak\/gizarte-eraldaketa-eta-kooperatibak-andoni-mujika","title":{"rendered":"Gizarte Eraldaketa eta kooperatibak (Andoni Mujika)"},"content":{"rendered":"<p><strong>Gizarte Eraldaketa eta kooperatibak<\/strong><\/p>\n<p>Tira, badirudi azkenean, Gizarte Eraldaketa, urte luzetan mugimendu kooperatibotik pertsona gutxi batzuek aldarrikatu eta hausnartu duten gaia, oraintsu, protagonismoa hartzen hasi dela unibertso kooperatiboko instantzia ezberdinetan. \u00a0Baita beste erakunde batzuetan ere. \u00a0Albiste pozgarria da, printzipioz. \u00a0Esan dezagun, batetik, zeregin handia dagoela guztiontzat zelai horretan, baina oso ondo egin behar dela lan hori. \u00a0Gogora dezagun gaiarekin asmatzea konplikatua dela, eta horretarako lehen urratsa gaiarekiko sinesmenez eta bihotzetik jardutea dela. \u00a0Nahitaez, premisa horretatik abiatu behar da nire iritziz. \u00a0Gaia benetan erdigunean jarriz, erakargarritasunez, egungo belaunaldietara egokituta eta lidertza oso potentearekin. \u00a0Batez ere, bestela, ez duelako arrakastarik edukiko.<\/p>\n<p>Ukaezina da kooperatibismoaren ibilbidean zenbait ekimen egin izan dela Gizarte Eraldaketaren eremuan. \u00a0Esaterako, aberastasuna modu egokiagoan banatu, lan duina sortu, euskal kulturari lagundu eta abar. Baina eremu honetan egin izan diren ekimen guztien artean, bi nabarmenduko nituzke nik, eta paradoxikoa da (edo ez), baina araututa ez dauden bakarrak dira: bata da kooperatibaren ormak gainditu dituen autoeratzeko, kudeatzeko eta ekintzailetasunerako kultura bat sortzen eta garatzen zeresan handia izan dutela kooperatibek; eta bestea, gizarte eta ekonomia arloko zenbait proiektu berri martxan jartzen egon dela makina bat kooperatibista lehen lerroan, izugarrizko eskuzabaltasunez.<\/p>\n<p>Gaiaren mamira hurreratuz, nortasunaren angelutik begiratu bat egin diezaiogun kontzeptuari. \u00a0Hainbat elementu definitzaile ezberdin dituen esperientzia da kooperatibismoa. \u00a0Euskal Herriko lorategi kooperatiboan, denboran zehar, espezie ezberdinak landatu, pilatu eta garatu izan dira. \u00a0Esan genezake esperientzia honen argazki panoramikoa lorategi botaniko batena dela. \u00a0Baina usain, forma eta koloreekin ezin gara despistatu eta mozkortu. Jakin behar dugu ezaugarritzen gaituzten landare bakoitzari bere protagonismoa eta funtzioa ematen. \u00a0Hori esanda, niretzako, beste edozein ezaugarrik baino gehiagok, Gizarte Eraldaketak egiten gaitu gu, ematen digu nortasun bat, eta markatzen digu \u2018nora\u2019 bat, amets bat. \u00a0<em>Zer<\/em> gara eta <em>nora<\/em> goaz jakiteko tresna zentrala dela uste dut. Gizarte Eraldaketa da utopia kooperatiboaren ardatz historikoa, egungoa, biharkoa eta indartsuena. \u00a0Eta horrez gain, gainera, Gizarte Eraldaketa da gizarte osoaren aurrean, kooperatiboi, zentzu, errekonozimendu eta baliorik handiena eman diezagukeen planteamendua.<\/p>\n<p>Eta hau guztia hain inportantea dela iritzita, tamalez, euskal kooperatibismoak ez du formulazio (diskurtso) garbi eta konpartitu bat izan Gizarte Eraldaketaz. \u00a0Galduta gabiltza horretan, eta irudi hori gizarte osora transferitzen dugu erremediorik gabe. \u00a0Erraz egin daiteke baieztapen honen inguruan frogatxo bat: galde ezazu kooperatibisten artean ea zein den bere talde kooperatiboaren edo kooperatibaren Gizarte Eraldaketarako proposamena. \u00a0Zoritxarrez, hain garrantzitsua den arren, inor gutxik erantzungo dizu gutxieneko ziurtasunarekin. \u00a0Ez da behar beste esplizitatuta eta gaurkotuta egon zer garen eta nora goazen Euskal Herriko mugimendu kooperatibo gisa. Gure Gizarte Eraldaketa proiektua zein den alegia.<\/p>\n<p>Baina goazen aurrera. \u00a0Hasteko, Gizarte Eraldaketari daukan dimentsio eta zentzua eman behar zaio. \u00a0Berriz ere. \u2018Eraldaketa\u2019 terminoan bertan geldialdi bat eginez gero, konturatuko gara zein indar duen hitz horrek. Nahi den bezala jar gaitezke, baina hitzak dioena dio, eta ez da broma. \u00a0Ez gabiltza \u2018aldatzeaz\u2019, \u2018gizarte-konpromisoaz\u2019 edo \u2018erantzukizun sozialaz\u2019, horiek denak oso ondo dauden arren. \u00a0Eraldaketa hori baino askoz anbiziotsuagoa den kontzeptua da: sakontasunez, erroz aldatzea esan nahi du. \u00a0Gaztelerazko \u2018trans-formaci\u00f3n\u2019 terminoaren aurrizkiak ere laguntzen du ulertzen. \u00a0Eta aitortu behar da, badirudiela, horrelako proiektuetarako ez dela une historikorik errazena. Jendea ez dagoela horrelako historietarako ematen du. \u00a0Baina segi dezagun. Gizarte Eraldaketa, nire ustez, ezin da ulertu kooperatibismoaren printzipio bat gehiago balitz bezala. \u00a0Eta ezin da ulertu mugimendu honen estrategia edo helburu soil bezala ere ez. \u00a0Kontzeptu horien gainetik dago, gorago. \u00a0Izatekotan, kooperatibismoa dago Gizarte Eraldaketa ideiaren barnean. Gizarte Eraldaketak biltzen du bere baitan kooperatibismoa. \u00a0Gizarte Eraldaketaren ideiak potentzial utopiko, traszendente, motibatzaile eta ideologiko osoagoak koherentzia batean biltzeko ahalmena du. \u00a0Kooperatibismoa ezin da horretaraino iritsi horrelako ametsik gabe, marko borobilago bat eduki gabe. \u00a0Eta kooperatibismoak oso pizgarria den zerbait behar duelakoan nago.<\/p>\n<p>Eta amaitzeko, Gizarte Eraldaketa kontzeptuaren esanahiaz zerbait. \u00a0Uste dut Gizarte Eraldaketaren definiziora hurbilpen xume bat egitea ez dela hain zaila. \u00a0Hor doa nirea eztabaidarako. \u00a0Gizarte Eraldaketa kooperatibismotik ulertzeko ezin dugu albo batera utzi trinomio bat: Gizarte Eraldaketa bera, autoeraketaren ideia eta komunitatea. Bana-ezinak dira. \u00a0Zerbait dinamikoaz gabiltza, hau da, eraldatzen eta bere burua antolatzen ari den <u>sujetoaz<\/u>; berarekin batera eraldatzen duen eta bere burua antolatzen duen <u>komunitateaz<\/u> dihardugu, \u2018pertsona eraldatu gizartea eraldatzeko\u2019 (JM Arizmendiarrieta); eta guzti hau <u>balore<\/u> jakin batzuekin lagunduta. \u2018Komunitarismoa\u2019 (J.Azurmendi) hitz bakarrean esateko.<\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><em>Andoni Mujika<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><em>Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko kidea<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"Gizarte Eraldaketa eta kooperatibak Tira, badirudi azkenean, Gizarte Eraldaketa, urte luzetan mugimendu kooperatibotik pertsona gutxi batzuek aldarrikatu eta hausnartu duten&#8230;","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[4,45,43],"tags":[],"class_list":["post-194","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-artikuluak-berriak","category-1-2-besteak","category-1-kooperatibismoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/194","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=194"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/194\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=194"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=194"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/dev.arizmendiarrietafundazioa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=194"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}